Primoz Roglicek lehen etapa irabaziz ekin dio Itzulia 2022 lasterketari

Primoz Roglicek lehen etapa irabaziz ekin dio Itzulia 2022 lasterketari
2022/04/04 eta kitto!
Primoz Roglicek eskuratu du Itzulia lasterketaren inaugurazio etapa, krono labur baino oso teknikoa eginez, eta, hala, bihar Itzuliko liderrari dagokion maillot horia jantziko du. Txapela lortzeko hautagai nagusiak amaieran abiatu dira, eta ez dute huts egin. Remco Evenepoelek (44, QST) postua kendu dio bere kideari, 11”-ko aldearekin, oro har 09’53” denbora markatuz. Ondoren soilik Primoz Roglic (1, TJV) joan da Remcoren denboretan, aldi berean bitarteko puntua markatuz. Baina galtzada harriko kaleen azken tartean txirrindulari belgikarrak ateratzen zion aldea txikitzea lortu du, eta helmugan 09’48” denbora markatu du; hala, Itzulia 2022ko lehen etapa irabazi du eta sailkapen orokorreko lehen liderra da.