Racing-Eibar ikusteko 1.200 sarrera jarriko dituzte salgai Orsaixanen, autobusean joateko aukerarekin

Racing-Eibar ikusteko 1.200 sarrera jarriko dituzte salgai Orsaixanen, autobusean joateko aukerarekin
2023/05/04 11:38
eta kitto!
Eibarrek Santanderren jokatuko du hilaren 14an, 14:00etan, eta Racingek 1.200 sarrera jarri ditu armaginen eskura, 20 eurotan. Sarrerak martitzenean, hilaren 9an, jarriko dituzte salgai Orsaixan dendan, eguen arratsaldera arte.

Klubaren abonatu bakoitzak gehienez 6 sarrera erosi ahal izango ditu aurrez aurre eta bazkide ez direnek gehienez bi erosi ahal izango dituzte. Sarrera guztiak izendunak izango dira, beraz, erosketa unean pertsona bakoitzaren izen osoa eta NANa aurkeztu beharko dira.

Gainera, klubak autobusak jarriko ditu zalentuentzako eta, aukera hori hartuz gero, 10 euro gehiago ordaindu behar izango dira. Hau da, 30 euro guztira (sarrera+autobusa). Zaleak antolatutako bidaian joatea gomendatzen du klubak, joan-etorri masiboen aurrean segurtasuna bermatzeko. Autobusak igandean, hilak 14, irtengo dira Toribio Etxebarritik goizeko lehen orduan eta Eibarrera itzuliko dira partida amaitzean.