RFEF 1. Mailako Eibar KE-k lidergoari eusteko partidua jokatuko du domeka eguerdian Unben

RFEF 1. Mailako Eibar KE-k lidergoari eusteko partidua jokatuko du domeka eguerdian Unben
2023/05/05 10:16
eta kitto!
Yeray Martinek zuzentzen duen Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak derrigorrezkoa izango du irabaztea etzi eguerdian, 12:00etan hasita, Unben Kordobaren aurka jokatu beharreko norgehiagoka. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, eibartarrentzat da 1. Mailara igotzea ahalbidetzen duen postua, baina puntuetan berdinduta dago Osasunarekin eta Deportivorekin; hori dela-eta, jokoan dauden puntuak bereganatu beharko dituzte toki horretan jarraitzeko. Azken jardunaldian eibartarrek Granadan izango dute partidua, goiko postuetarako borrokan diharduen beste talde baten aurka, eta horko puntuak zailago izango dute eskuratzen; hala ere, seguru beharrezkoak izango dituztela.

Gaur Eibar FT-koek etsedena hartuko dute eta bihar izango dute entrenamendu azken saioa, 11:00etan hasita, Ipuruako anexoan burutu beharrekoa.