Ricardo Ereñak irabazi du Eibarko Kasinoko billaristen arteko liga

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ricardo Ereñak irabazi du Eibarko Kasinoko billaristen arteko liga
ETA KITTO 2022, Uzt 26

Barixakuan banatu zituzten Casino Artista Eibarres-eko billar ligako sariak eta irabazlea Ricardo Ereña izan da. Bigarren sailkatua, berriz, Sergio Boullosa. Kasinoko liga horretan bertako 20 billaristatik gora aritu dira jokoan, nor baino nor, hiru bandetara. Sariak banatzeko aitzakiarekin, barixakuan partaide gehienak elkartu ziren eta, luncha eta billarra tartean zirela, ederto igaro zuten eguna. Bestalde, modalitate libreko txapelketa laster hasiko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Bigarren sailkatua Sergio Boullosa izan da.

Bigarren sailkatua Sergio Boullosa izan da.

billar_sanjuan saria 1

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »