Rollerski erakusketa egingo dute bihar goizean Bizikleta Plazan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Rollerski erakusketa egingo dute bihar goizean Bizikleta Plazan
ETA KITTO 2019, jun 07

Eibarko Klub Deportiboko Eski Batzordeak rollerski erakusketa eskainiko du bihar goizean Eibarko Bizikleta Plazan. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du, 13:00etan amaitzeko. Bonés Skiroll eta Eibarko Udalaren laguntzaz egingo den jardunaldian materiala eta teknika klasiko eta skatinga erakutsiko dira, bide batez elurrik ez dagoenean ere eskiatu egin daitekeela ikusi eta probatzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »