Eibarko Klub Deportiboa ordezkatuz Squash-eko Euskadiko Txapelketaren XX. edizioan parte hartu duen Sergio Salgadok eta Alberto Ferreirok osatutako bikoteak amore eman behar izan du lehiaketa horretako final-laurdenetan eta, 3-1 galduta, txapelketatik kanpo geratu da. Ferreiro gaur egun laugarren da txapelketa horretako sailkapenean eta Salgado, bestalde, hamargarren dago. Euskal Ligako hurrengo jardunaldiak otsailaren 24 eta 25eko asteburuan jokatuko dira Gasteizen.