Salgai daude Eibar KE – Levante UD-ren aurkako partidurako sarrerak

Salgai daude Eibar KE – Levante UD-ren aurkako partidurako sarrerak
2023/04/01 eta kitto!
Abonatuentzako sarrera gehigarriak 15 eurotan saltzen dira eta 18 eta 25 euro arteko prezioan bestelako publikoarentzat. Eibar KE-k datorren asteko domekan, apirilaren 9an, 16:15ean Levante UD-ren aurka jokatuko duen 35. jardunaldiko partidua ikusteko sarrerak dira horiek. Ipuruako Bazkidearen Arretarako Bulegoan (Orsaixan) edo Klubaren webgunean eros daitezke. Eibarko abonatuek 15 euroko sarrera gehigarriak dituzte (10 euroko prezioan 12 urtetik beherakoentzat). Hortik kanpo, jendearentzako prezioak honako hauek dira: Erdialderako, 25 €; A alderako, 20 €; B alderako eta funtsetarako, 18 €; eta, azkenik, 0-12 urte bitarteko haurrentzat, 10 €.