San Juan tiro neumatikoko txapelketa jokatuko da zapatuan

San Juan tiro neumatikoko txapelketa jokatuko da zapatuan
2019/06/19 eta kitto!
Dinbi Danba tiro klubak antolatuta, txapelketa horretako XXIX. edizioa jokatuko da aurten, betiko moduan Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko instalazioetan. Parte-hartzaileek ikusmira zabaleko karabina neumatikoarekin jardungo dute eta lehiaketa hainbat mailatan garatuko da, “infantil, jubenil eta seniorretan, hain zuzen. Edozeinek, probatzea nahi duenak ere hartu dezake parte”. Tiraldia 11:00etan hasiko da eta handik ordu bira, 13:00etan, amaituko.