San Juan Txapelketako partiduak hartuko ditu Astelenak gaurkoan

San Juan Txapelketako partiduak hartuko ditu Astelenak gaurkoan
2023/05/26 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko pilota eskolako gaztetxoak ikasturteko azken txanpan sartu dira dagoeneko eta, horrela, herrian bertan jokatzen diren bi torneoetan sartu dira buru-belarri. Amañakoan, aurreko zapatuan Altzubarren frontoian jokatutako partiduan, Enaitz Arriola eta Markel Segurola bihar Amañako dorreetako frontoian jokatuko den hurrengo faserako sailkatu ziren. Beste alde batetik, San Juan torneoko ligaxkaren neurketak jokatuko dira gaur arrratsaldean Astelenan, 17:30ean hasiko den jaialdian. Enaitz Arriola eta Manex Kerejeta vs Luka Conde eta Koikilli Lizarralde izango da lehenengo partidua; bigarrenean Ekain Olaetxea/Sugar Hernandez eta Beñat Oñederra/Iñigo Uria bikoteek neurtuko dituzte indarrak; eta hirugarrenean Kepa Telleria eta Jon Cortina izango dira alde batetik, eta Julen Uranga eta Iker Lazkano bestetik. Jaialdiari amaiera emateko, 19:30ean hasita, Debarroko Txapelketako partidua ikusi ahal izango da: Eibarko Conde eta Agirresarobe bikoteak Mendizabal eta Balerdiri egingo diete aurre.

Argazkian, ezkerretik hasita, Manex Kerejeta, Gari Prieto, Patxi Flores, Enaitz Arriola eta Markel Segurola.