San Juan Txapelketako pilota partiduak jokatuko dira Astelenan barixakuan

San Juan Txapelketako pilota partiduak jokatuko dira Astelenan barixakuan
2022/06/01 10:02
eta kitto!
Aurreko astean hasitako San Juan Txapelketako kanporaketekin jarraituko dute Klub Deportiboko pilotariek. Pilota Eskolako txikienen tartea izango da oraingoan, eurak izango baitira lehen bi partiduetako protagonista: lehenengoan Markel Urainek eta Luka Condek gorriz jokatuko dute eta Saioa Oñederrak eta Gari Prietok urdinez; bigarrenean Kepa Telleriak eta Jon Cortinak osatutako bikoteak Julen Urangak eta Iñigo Uriak osatutakoari egingo dio aurre. Jaialdiarekin amaitzeko, eta Ufaberri Eskuz Binakako txapelketaren barruan, errendimendu kategoriako infantil mailako neurketan, Xuban Varonak eta Oñatz Urkiagak Oñatiko bikoteari irabazten saiatuko dira. Jaialdia 17:45ean hasiko da eta azken partidua 19:00etatik aurrera jokatuko.

Etxetik kanpo, bestalde, helduen mailan Felix Condek Gipuzkoako Udaberriko eskuz banakako lau eta erdiaren barruko txapelketaren final laurdenetako partidua izango du Lazkaoko Izeta pilotalekuan. Eta Ekhi Azpilikuetak eta Ugaitz Segurolak osatutako bikoteak eskuz binakako txapelketako final zortzirenetakoa dute Beasainen bertako ordezkarien aurka. Eta, jubeniletan, Haitzart Iraolagoitiak Amezketan izango du erronka, bertakoaren aurka.