Santiago Blanco izan zuten gogoan Eibarko Karnaba Zaleak taldekoek Kirol Sarietan

Santiago Blanco izan zuten gogoan Eibarko Karnaba Zaleak taldekoek Kirol Sarietan
2022/01/17 11:25
eta kitto!
Eibarko Karnaba Zaleak klubekoek Covid-19 gaixotasunak iazko apirilean eraman zuen Santiago Blanco taldekidea gogoratuko dute Gabon Zahar eguneko eguerdian egingo den Coliseoko ekitaldian. Silbestrismo modalitatean sari mordoa irabazitakoa zen Blanco eta herriaren alde ere jardunaldi askotan parte hartu zuenekoa. Sari-ekitaldian Pedro Carballo bere lagun eta taldekidea izango dugu, haren alargunarekin batera.