Sariak bat bestearen atzetik lortu dituen Ipuruako gimnasia erritmikoko senior taldeak jaso du Eibar Kirol Saria

Sariak bat bestearen atzetik lortu dituen Ipuruako gimnasia erritmikoko senior taldeak jaso du Eibar Kirol Saria
2022/01/09 eta kitto!
Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak jazteaz gain, ekainaren 30ean urrezkoa lortu zuen Ipuruako lehen taldeak Valladoliden Espainiako Kopako 1. lehen fasean. Ez zen izan egun horretakoa azken denboraldian lortutako urrezko bakarra, sari bere irabazi baitzuen Euskalgym-en eta Gasteizko Nazioarteko Openean. Senior taldeko seikotea honakoek osatzen dute: Nahia Arguiz, Sara Aranguren, Arrate Baroja, Izaro Altuna, June Heredero eta Indira del Pino.