Sarrera erdiak saldu dira etziko binakako txapelketako pilota partidua hartuko duen jaialdirako

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Sarrera erdiak saldu dira etziko binakako txapelketako pilota partidua hartuko duen jaialdirako
ETA KITTO 2023, mar 17

Domeka arratsaldean, 17:00etan hasita, Astelena frontoiak hartuko duen pilotari profesionalen jaialdirako sarreren salmenta martxa onean doa eta erdiak saldu dira dagoeneko. Horko partidu nagusian Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldiko lehia izango da, Altuna III – Tolosa eta Peña II – Mariezkurrena bikoteen artekoarekin, aurrera egiteko borrokan erabakigarria izan daitekeena. Jaialdia hasteko, bestalde, Pello Etxeberria – Eskuza eta Exposito – Rezusta bikoteen artekoa eskainiko dute; eta, amaitzeko, Dario – Arbizu eta Zubizarreta III – Salaberri II bikoteen artekoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »