SD Eibar Fundazioaren Robotika ikastaroa martxan

SD Eibar Fundazioaren Robotika ikastaroa martxan
2020/09/01 10:18
eta kitto!
SD Eibar Fundazioak, Armeria Eskola Elkartearekin lankidetzan, Robotika ikastaroak jarri zituen martxan 2016. urtean eta, aurten, irailaren 18an hasiko da edizio berria. Prestakuntza integraleko programa berria aurkeztu dute, ezagutza zientifiko-teknologikoak (roboten programazioa, diseinua eta muntaia, 3Dko inprimaketa...) eta jarrera arloa uztartuz, Eibar KErekin lotutako hezkuntza-balioak txertatuz (konpromisoa, errespetua, elkartasuna...).

Edizio honetarako planteatutako prestakuntza presentziala izango da, aukera nagusia gisa, eta online formatua erabiliko da modu osagarrian, egoerak hala eskatzen badu. Ikastaroa astean behin egingo da (astelehenean, martitzenean, eguaztenean edo eguenean), 17:00etatik 18:30era, 7 eta 17 urte bitartekoek jaso ahal izango dute, Ipurua foball zelaiko formakuntza zentroan emango da eta 95 euro ordaindu beharko dira.