Senior mailako hiru partidu hartuko ditu Astelenak gaur arratsaldean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Senior mailako hiru partidu hartuko ditu Astelenak gaur arratsaldean
ETA KITTO 2022, Mai 06

Afizionatuen mailako bost partidu hartuko ditu gaurkoan Katedralak, Eibarko Klub Deportiboko pilotarien parte-hartzearekin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdiko neurketa guztiak Gipuzkoako eskuz banakako lau eta erdiaren barruko txapelketakoak izango dira. Hasteko, kadete mailan Manex Gisasola eibartarrak Unanue zestoarra izango du aurkari. Jarraian, jubenil mailako norgehiagokan, Haitzart Iraolagoitiak Arabaolaza hernaniarrari egingo dio aurre. Eta, behin seniorretara pasatuta, Mikel Azkargortak, Ander Agirresarobek eta Felix Condek orden horretan jokatuko dituzte euren partiduak, Bergarako, Zestoako eta Azkoitiko aurkarien kontra, hurrenez hurren.

Aurreko asteburuan, bestalde, Pilota Eskolako Errendimendu mailako Aratz Amillategik eta Liher Gilek osatutako bikoteak alebin mailako Gipuzkoako txapelketaren finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Final hori Donostiako Egiako frontoian jokatuko dute bihar arratsaldez, 16:00etatik aurrera, Alde Zaharreko bikotearen aurka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »