Simon Aldazabal Sariaren 25. edizioa jokatuko da urriaren 4an

Simon Aldazabal Sariaren 25. edizioa jokatuko da urriaren 4an
2020/09/25 eta kitto!
Betiko moduan, korrikalariek Depor paretik irtengo dute eta Arratera Orbeko pistatik igoko dira. Oraingoan, dena dela, COVID-19aren eraginez hainbat arlo aldatu dituzte; horrela, irteera txandakatuta egingo dute, 15 segunduro hirukote bat abiatuz. Eta muga 100 parte-hartzailetan ezarri dute, normalean hainbestek ez badute ere parte hartzen. Gainera, sailkapena egongo bada ere, lehenengoentzat izaten diren sarien ordez aurten guztiek 25. urteko oroigarria jasoko dute. Izen-ematea, bestalde, doan bada ere, aurretik egin beharko da Klub Deportiboan; horretarako bost egun gorde dituzte (irailaren 25, 26, 29 eta 30 eta urriaren 1a), 17:30etik 21:30erako ordutegian. Dortsalak urriaren 2an eta 3an jaso ahal izango dira, aipatutako ordutegi berean. Lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da lehen hirukotearentzat eta ibilbidea betikoa izango da, Arrateko zelaira heltzeko bost kilometro eta erdi egin eta gero.