Sonia Dominguez, Unai Fernandez eta Andoni Mayo Castrillo del Val-eko txakurkrosaren podiumean

Sonia Dominguez, Unai Fernandez eta Andoni Mayo Castrillo del Val-eko txakurkrosaren podiumean
2022/10/26 eta kitto!
Gure herriko hirukoteak, bakoitzak bere mailan, hirugarren postua eskuratu zuten Burgoseko herri horretan jokatutako txakurkros denboraldiko lehenengo proban, aurreneko biek ohiko txakurkros modalitatean (Dominguezek Ikar txakurrarekin eta Fernandezek Dunkan-ekin). Andoni Mayok, bestalde, Dexter txakurra lagun zuela Bikejoring modalitatean hartu zuen parte, hau da, txakurrak tiratutako bizikleta gainean, eta Eibarko bikotearen neurrikoa ez zen proban ikaragarri ondo moldatu ziren.

Beste alde batetik, Arrigorriagan ekin zitzaion aurreko asteburuan Euskadiko Txakurkros Ligari eta han izan ziren Sonia Dominguez eta Unai Fernandez. Azaroaren 5ean izango dute egutegiko bigarren proba, Arrankudiagan oraingoan.