Surf ikastaroan izena emateko epe zabalik egongo da maiatzaren 24ra arte

Surf ikastaroan izena emateko epe zabalik egongo da maiatzaren 24ra arte
ETA KITTO 2021, Mai 19

 DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen “Surf ikastaroa eta jolasak” antolatu du Eibarko Udalak. Deban egingo da uztailean.

 Udalekuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrematrikula epearen barruan egitea. Aurrematrikula: maiatzaren 17etik 24ra, Internet bidez egin daiteke: https://formularioak.eibar.eus/eu/gaztetanudan2021aurrematrikula

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurre-matrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEEN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); Zozketaren arabera biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Bi txanda egongo dira:

  1. Txanda: UZTAILAK 12tik 16ra
  2. Txanda: UZTAILAK 19tik 23ra

Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara.

Debara garraio publikoan mugituko dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40ean bueltatuko dira.

Prezioa: 75€ nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko dira. Zozketa ekainaren 1ean egingo da, 19;00etan Udal Batzar Nagusian.

Behin betiko matrikula eta bilera informatibo ekainaren 16an egingo da Indianokua gaztelekuan. Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30).

Behin betiko matrikulazioa burutzeko inprimakia

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »