Tubik bere 15. Euskal Herriko lasto-botatze txapela irabazi zuen Mungian

Tubik bere 15. Euskal Herriko lasto-botatze txapela irabazi zuen Mungian
2023/03/03 eta kitto!
Jose Martin Bustinza “Tubi”-k lasto-botatze txapela jantzi zuen aurrekoan Mungian jokatutako lehiaketan. Hamabost irabazi ditu dagoeneko Diman jaio eta Eibarren bizi den kirolariak, “ofizialki egindako guztiak”. Oraingoan 6 metro eta 40 zentimetroko markarekin jantzi zuen txapela, Juan Carlos Lopez eta Mikel Agirre atzetik geratu zirenei metroa eta 30 zentimetroko aldea aterata. Egun eta toki berean Euskal Herriko lokotx biltze txapelketak ere izan ziren jokoan, gizonezko zein emakumezkoen mailatan.

Tubik 6,70 metroan du Euskal Herriko lasto-botatze marka, 2009an eskuratutakoa, eta oraingoko txapela 2022 urteari dagokio. Hurrengo erronkatzat du Bilbon Aste Santuan egingo duen erakustaldia.