Txapelik gabeko txapeldunak izan ziren Arrate Eibar Eskubaloikoak Zaragozan

Txapelik gabeko txapeldunak izan ziren Arrate Eibar Eskubaloikoak Zaragozan
2022/05/16 eta kitto!
Azkenean mailaz igotzeko gol bakarrera geratu zen Andoni Perezek zuzentzen duen emakumezkoen taldea asteburuan Zaragozan jokatutako igoera fasean. Senior mailako Arrate Eskubaloiko jokalariek bi partidu irabazi zituzten (22-20 Imdeam La Jotari eta 21-19 Montequintori) eta bakarra galdu, Eon Alicanterekin (27-30).  Emaitza horrekin beste ezuste bat emateko zorian izan ziren eibartarrak, denboraldi ezin bikainagoa biribilduz. Fase bikaina egiteaz gain, Maialen Insausti atezainak jokalari onenaren saria jaso zuen.

Gizonezkoen taldeak, bestalde, mailaz igotzeko fasean du burua batez ere, eta ligako azken partiduan denboraldiko lehen porrota jaso zuen, Ipuruan gainera, Hondarribiaren aurrean (31-39). Hala ere, erraz nagusitu dira Ligan, Anaitasuna bigarrenari sei puntuko aldea kenduz.