Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Eguna ospatuko dute domeka goizean

Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Eguna ospatuko dute domeka goizean
2022/09/27 eta kitto!
Goizeko 10:00etan hasiko da mountain-bike eta zikloturismo ekintzak batuko dituen egitaraua eta eguerdi aldean amaituko. Denboraldiko txirrindularitza proba guztiak behin amaituta, domekakoa Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako urteko azken ekitaldietakoa izango da, ondoren bakarrik Sanandresetako Txistorra Eguna geratuko delako. 10:00etan mountain-bike eta zikloturista martxek irtengo dute Untzagatik, gero 12:00etan Agme-Apalategin elkarrekin bat egiteko.

11:00etan, bestalde, Eibarko bidegorria ezagutzeko ibilbidea egingo da, Untzagatik irten eta, Mekola kaletik zegar, Amaña auzoraino joan eta handik berriz Untzagaraino bueltatzeko. 11:30ean 8 eta 10 urte bitartekoentzako saioa egingo dute, herri barruko zirkuitoari bi buelta eginez. Handik ordu laurdenera, 11:45ean, 11 eta 12 urtekoentzat antolatutako saioa egingo da, zirkuitoari hiru itzuli emateko. Eta 12:00etan gaztetxoenentzako ibilbidea prestatuko dute Untzagan, zikloturistentzako helmugarekin batera.

Zortzi urtera arteko haurrentzat gunea egokituko da euren triziklo eta motorrekin erabiltzeko. Eta opariak ere egongo dira 12 urtera artekoentzako guztientzat.