Txomin Osorok triatloilariak jokatutako proba guztietan eman du maila, ohikoa bihurtuz goiko postuetako borrokan bera izatea beti. Bigarrena izan zen distantzia erdiko Madrilgo Traitloian, bederatzigarren postua eskuratu zuen distantzia bereko Espainiako Duatloi Txapelketan eta, postu horiez gain, 12. postuan sailkatu zen Oñatiko Duatloian eta 13.ean Ibizako Triatloian.