Udaberri Sariaren 38. edizioa domeka goizean

Udaberri Sariaren 38. edizioa domeka goizean
2016/02/25 eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako denboraldiko lehenengo proba jokatuko da domeka goizean Eibarren. Udaberri Sariaren 38. edizioa eta Abascal Oroigarriaren 37.a izango da jokoan. Junior mailako lasterketa horrek Pneumax izango du Sari Nagusiaren babesle. Lasterketak 78 kilometroko ibilbidea izango du, Eibartik 09:45ean irten eta 11:40ean Bidebarrietan amaitzeko, San Andres parrokiaren aurrean. Podiuma Untzagan kokatuko dute, Jubilatu Egoitzaren aurrean. Probak Eibartik irten eta Bergararaino joko du, handik Maltzagara bueltatu eta Ondarruraino heltzeko, ondoren Markinatik eta San Migueletik helmugaren bila abiatzeko.