Udazkentrailean parte hartu zutenek dagoneko Gabontraila dute ikuspuntuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Udazkentrailean parte hartu zutenek dagoneko Gabontraila dute ikuspuntuan
ETA KITTO 2021, Aza 09

Urte eta erdiren ondoren, Kalamua Korrikalari Taldekoek hain gogoko duten trail topaketa egiteko aukera izan zuten aurreko domekan. Gogotsu ekin zioten, gainera, sasoi berriari, ikusita eguraldiak ere beretik ipini zuela. Aurreko egunetako euriak atseden hartu zuen goiz horretan eta, ateri zegoela aprobetxatuz, ibilbidea ere nahiko garbi izan zuten ibilbide guztian. 14 kilometro eta 760 metroko desnibela gainditu zuen San Salbador, Illordo, Topinburu eta Galdaramiño ingurutik ibili zen korrikalari taldeak eta “hurrengokoaren zain” geratu ziren parte-hartzaileek: gauzak ondo bidean abenduaren 24an izango dute hitzordua, Gabontrailean

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »