Unai Fernandez bigarren izan zen Zierbenako txakur-krosean, onena senior mailan

Unai Fernandez bigarren izan zen Zierbenako txakur-krosean, onena senior mailan
2023/02/09 eta kitto!
Unai Fernandez Eibarko txakurkroslaria eta Dunkan bere txakurra bigarren izan ziren Zierbenan jokatutako Euskal Txakurkros Ligako azken aurreko proban. Helmugan lortutako postu horrekin, eibartarrak sailkapen orokorrean duen postuari eusten dio podiumean. Berarekin bertan izan zen bigarren eibartarrak ere, Andoni Mayok, lasterketa bikaina egin zuen eta, Dexter txakurrarekin oso atzean irten ondoren, 27 postu aurreratu eta bosgarren izan ziren probaren amaieran. Senior mailako laugarren izan zen, podiumetik 40 segundora. Antolatzaileek iazkoaren oso ibilbide antzekoa prestatu zuten, 8 kilometro osatzeko, eta parte-hartzaileak bost segunduro irten zuten. Asteburu honetan Euskal Txakurkros Ligako azken proba jokatuko da Hondarribiko Faro de Higuer inguruan, bi egun (zapatua eta domeka) hartuko duen jardunaldian.