Unai Fernandez eibartarrak Zumaiako txakurkrosean debutatuko du

Unai Fernandez eibartarrak Zumaiako txakurkrosean debutatuko du
2022/01/12 10:14
eta kitto!
Berarekin hiru izango dira gure herriko txakurkroslariak domekan Zumaian jokatuko den Euskal Ligari dagokion proban. Gabonetako atsedenaldia pasatuta, denboraldiko ekuadorrean aurkitzen dira modalitate horretako kirolariak, eta orain arte Andoni Mayo eta Sonia Dominguez gure herriko ordezkariek osatutako bikoteari beste hirugarren bat gehituko zaio domekan, 11:00etan hasita, zortzi kilometroko ibilbideari ekiteko kostaldeko herri horretan. Unai Fernandezek Duncan txakurra izango du lagun bere estreinuan. Bestalde, Eibarko txakurkrosaren bigarren edizioa prestatze-lanetan dabiltza antolatzaileek, aurtengoan Amaña auzoan egiteko asmoarekin.