Urbat taldeko bederatzi jokalari Gipuzkoako selekzioarekin Zaragozako nazioartekoan

Urbat taldeko bederatzi jokalari Gipuzkoako selekzioarekin Zaragozako nazioartekoan
2023/05/03 eta kitto!
Asteburuan Zaragozan jokatutako Poloamigos U16 kadete mailako nazioarteko txapelketan Urbat waterpolo taldeko bederatzi jokalari izan ziren parte hartzen Gipuzkoako selekzioarekin. Mutilen mailan lau eibartar izan ziren selekzioan (Peio Bergaretxe, Unai Bisquert, Euken Kortabarria eta Ander Sola) eta, txapelketa bikaina eginez, laugarren postuan amaitu zuten hamahiru talderen artean. Nesken mailan jokatu zuen Gipuzkoako selekzioarekin Urbateko bost jokalari izan ziren (Ane Alberdi, Garazi azpilikuetam Naroa Hernandez, Itxaso Molina eta June Padilla) eta, infantilez jositako taldea osatu arren, txapelketa ezin duinagoa egin zuten.