Urbat Urkotronik Euskal Herriko ligako finalean izango da aurten ere

Urbat Urkotronik Euskal Herriko ligako finalean izango da aurten ere
2022/05/12 eta kitto!
Urbatek bere historiako beste orrialde polit bat idatzi zuen Getxoko igerilekuan, talde nagusiena penaltietan nagusitu zitzaiolako etxeko taldeari eta, horrela, serieko bigarren puntua eskuratuz, Euskal Herriko ligako finalerako txartela bereganatu zuelako.

Askartza B izango dute aurkari eibartarrek final horretan eta, aurretik horko lehen partidua Leioan jokatu ondoren, zapatuan Murtziari egingo diote aurre estatuko 2. Mailara igotzeko fasearen lehen partiduan (Orbeako igerilekuak ez du estatu mailan jokatzeko neurririk).

Eibartarrek bi helburu nagusi dituzte denboraldi amaierara begira: Euskal Herriko Liga irabaztea eta 2. Mailara igotzea.