Urbat-Urkotronik Euskal Herriko waterpolo txapeldun

Urbat-Urkotronik Euskal Herriko waterpolo txapeldun
2019/06/03 eta kitto!
Urbat-Urkotronikek finaleko serieari buelta eman eta, Leioan 3-4 irabazi ondoren, Euskal Herriko waterpolo txapelketa eskuratu zuen barixakuan Askartzaren aurka. Eibarko taldeak denboraldia borobildu du emaitza honekin, urtarrilean Euskal Herriko Kopa irabazi baitzuen. Denboraldi historikoa Davide Cerchiren mutilentzat.