Urbat-Urkotronik garaile Portugaleten eta Mungian

Urbat-Urkotronik garaile Portugaleten eta Mungian
2022/12/21 11:56
eta kitto!
Senior mailako gizonezkoen bi taldeak nagusi izan ziren azken jardunaldian egindako bisitetan; emakumezkoenak, bestalde, galdu egin bazuen ere, lehen porrot horrek ez du garrantzi handirik sailkapenean. Euskal Herriko Ligaren 1. mailan jokatzen duen gizonezkoen A taldeak Portugaleteko Nauticari 8-10 irabazi zion bertako igerileku zailean eta, horrela, eibartarrak igoerarekin amesten jarraitu dezakete. 2. Mailan jokatzen duen B taldeak jokatzen duen guztia irabazten jarraitzen du, eta Mungian 6-8 nagusitu zen. Emaitza berarekin, baina kontrara amaitu zen senior mailako emakumezkoen partidua Leioan, han bizkaitarrak 8-6 nagusitu zitzaizkiolako Urbati. Harrobiari dagokionez, eskola mailako taldea izan zen bakarra jokatzen, eta garaile izan zen CN Easwim taldearen aurrean: 1-5 eibartarren alde.