Urbat Urkotronik motorrak berotzen ari da 2. mailara igotzeko faseari begira

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbat Urkotronik motorrak berotzen ari da 2. mailara igotzeko faseari begira
ETA KITTO 2023, Api 13

Liga erregularreko azken partiduan gehiegizko lasaitasunez hartu zuen neurketa Urbateko senior mailako talde nagusiak eta gol askoko partidua ikusi ahal izan zen Orbeako igerilekuan. Eibarko taldea 18-13 nagusitu zitzaion Waterpolo Navarrari defentsan tentsiorik gabeko norgehiagokan. Kadete mailako Urbatek, bestalde, Ligako finalerdietan sartzeko aukera ematen dion garaipena lortu zuen Waterpolo Donostiren aurrean (7-3). Azkenik, emakumezkoen senior mailako Ligari zegokion neurketan, Urbatekoek 7-15 galdu zuten WP9802 taldearen aurrean; dena dela, eibartarrek ondo baliatu zuten aukera, lehen Naroa Hernandezi bezala, oraingoan Ane Alberdi gazteari minutuak eskaintzeko senior taldean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »