Urbat Urkotronik waterpolo klubak bere hamargarren titulua eskuratu du Iruñean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbat Urkotronik waterpolo klubak bere hamargarren titulua eskuratu du Iruñean
ETA KITTO 2021, Eka 28

Eibarko klubak gero eta ibilbide laudoriatsuagoa dihardu egiten eta, horrela, asteburuan Iruñean jokatutako Espainiako 3. mailako txapelketa bereganatu du. Eibartarrek 11-9 irabazi zioten Valentziako Turia B-ri, penaltietan Wp9802 garaitu zuten seina berdindu eta gero, Vigoko Nauticori ere 11-7 irabazi zioten eta, azkenik, Madrilgo Tres Cantos taldea 8-7 garaitu eta gero Espainiako txapela jantzi zuten. Hamargarren titulua dute oraingo hori eibartarrek.

Bestalde, Urbat waterpoloko emakumezkoen taldeak ere lan bikaina egin du Bartzelonako Valliranan jokatutako Espainiako 2. mailako txapelketan, azkenean laugarren postuan amaitzeko. Lehenengo neurketan Godellari 11-5 irabazi ondoren, jarraian Santa Eulalia gainditu zuten 12-11 eta, behin finalerdietara helduta, hor amore eman behar izan zuten Valliranaren aurrean (8-6) eta, hirugarren postuaren borrokarako, Bidasoa gehiago izan zen (4-3). Jone Gomez eibartarrak torneoko jokalari onenaren saria jaso zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »