Urbat-Urkotronik waterpolo taldeak lortutako saria oparitu digu

0    Kirolak 
Ekhi Belar
Urbat-Urkotronik waterpolo taldeak lortutako saria oparitu digu
2019, Mai 17

Aste honetan gurean izan dira Urbat-Urkotronikeko Joserra Gomez presidentea eta Davide Cerchi prestatzailea eta emakumezkoen taldeak Talavera de la Reinan lortutako saria oparitu digute, “urte guztiko euren jardunari egiten diogun jarraipena eta kaleratutako informazioa eskertzeko“. Detaile polita benetan; ezustekoa izan bazen ere, benetan eskertzen dieguna. Toledoko Talaveran jokatutako 2. mailako Espainiako txapelketan hartu zuen parte Urbateko emakumezkoen taldeak Euskal Herriko ligan hirugarren amaitu eta gero. Txapelketa horretan seigarren postuan amaitu zuten eibartarrek. Han eskuratutako zeramikazko saria ondo-ondo gordeko dugu. Eskerrik asko eta jarraitu horrela, gero eta lorpen handiagoak eskuratzen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »