Urbat waterpolo taldeak agur esan dio maila nazionalera igotzeko ametsari

Urbat waterpolo taldeak agur esan dio maila nazionalera igotzeko ametsari
2022/05/23 eta kitto!
Gure herriko Urbat klubaren lehenengoko taldeak “Palmako udal-instalazio bikainean” amaitu zuen maila nazionalera igotzeko saiakera, bertako Ciutat taldearekin 9-6 galdu eta gero. Lau partzialetako markagailua honakoa izan zen: 2-2, 3-2, 3-1 eta 1-0. Urbat-Urkotronik pixka bat jokoz kanpo aurkitu zen 30x20ko igerilekuan, “agerian gainera”.

Barixakuan hurrengo erronkari egin beharko diote aurre eibartarrek, etxean oraingoan, Euskal Herriko Ligaren itzulerako finalean. Orbea igerilekuan jokatuko den partidua 21:45ean hasiko da eta taldea gogotsu dago Liga laugarrenez jarraian irabazteko.