Urbat waterpolo taldeak Donosti gainditu zuen Orbean inoiz jokatutako partidu zirraragarrienean

Urbat waterpolo taldeak Donosti gainditu zuen Orbean inoiz jokatutako partidu zirraragarrienean
2023/02/27 eta kitto!
Aldez aurretik tentsio handiko partidua izango zela sumatzen bazen ere, gau bikaina bizi izan zuten barixaku gauean Orbea kiroldegiko igerilekura gerturatu zirenek. Urbat waterpolo taldeko lehen taldeak azken hamar minutuetan lortu zuena gutxiren esku dago. Waterpolo Donosti markagailuan aurretik zihoalako, lau goleko aldearekin (4-8), seiotasun ahndiko jokoa erakusteaz gain. Baina bihotza, fedea eta jokoa baliabidetzat hartuta eibartarrek markagailua irauli zuten eta 10-9 irabazi azkenean.

Ez zen partidu hori izan Urbat-Urkotronikekoek irabazi zuten bakarra azken asteburuan, plenoa egin baitzuten neurketa guztiak irabazita. Orbean bertan jokatutako norgehiagokan, senior mailako bigarren taldeak 10-8 irabazi zioten Nautica Portugalete B-ri zailtasun handiko lehian. Emakumezkoen senior mailako taldeak errazago gainditu zuen Sestao, bizkaitarren etxean 7-12 nagusitzeko Ane Alberdi jokalariaren debutean. Azkenik, infantil mailako liga partiduan, Urbatek 9-15 irabazi zuen Getxon.