Urbat waterpolo taldeak maila nazionalean jokatuko du hurrengo denboraldian

Urbat waterpolo taldeak maila nazionalean jokatuko du hurrengo denboraldian
2023/06/05 10:27
eta kitto!
Urbat Urkotronik-ek zazpigarren saiakeran lortu du maila nazionaleko 2. Mailara igotzea. Lehenengo kanporaketan Vigori bi partiduak irabazi eta gero, bigarrenean gauza bera egin du Mallorcarekin eta, hemendik 14 goleko aldearekin joan bazen ere, uhartean jokatutako partidua ere bereganatu zuen Eibarko taldeak, hori bai, emaitza pixka bat estuagoarekin (13-15). Jokatutako lau partiduetan eibartarrak aurkariak baino askoz gehiago izan dira, 77 gol egin eta bakarrik 33 jasota.

Eibarko taldea honako hauek osatzen dute: Izei Sologaistua, Anartz Mitxelena, Mikel Recio, Alex Sarasua, Kerman Ispizua, Paul Alberdi, Xabier Egidazu, Koldo Ortega, Ander Treviño, Unax Unceta, Jon Treviño, Asier Ortiz de Zárate, Ander Etxeberria, Gorka Ortiz de Zárate, Xabier Varela, Gorka Arregi, Eneko Zugazaga, Haritz Otero, Haritz Bisquert, Martin Zamakola.