Urbat waterpolo taldeak oraingoan gizonezkoen senior taldea sarituko du, denboraldi bikainaren ordainetan

Urbat waterpolo taldeak oraingoan gizonezkoen senior taldea sarituko du, denboraldi bikainaren ordainetan
2022/01/22 eta kitto!
Bilakaera bikaina azken urteotan Urbat waterpolo taldeak daramana, emaitzak ere ibilbide ikusgarri horren lekuko baitira. Azken denboraldian, esaterako, Euskal Herriko Liga eta Kopa bereganatu ditu gizonezkoen senior taldeak, klubeko talde nagusiak, eta horrek modalitate horretako Kirol Saria jasotzea ahalbidetu dio. Aurrekoari lotu behar zaio Davide Cerchiren taldeak azken denboraldian eskuratutako Espainiako txapelketa ere.