Urbat waterpolo taldeko lau jokalari izan dira Kroazian Euskadiko selekzioarekin

Urbat waterpolo taldeko lau jokalari izan dira Kroazian Euskadiko selekzioarekin
2022/04/26 eta kitto!
Itsaso Molina jokalariak, gainera, 15 urtetik azpiko Euskadiko selekzioarekin brontzezko domina irabazi zuen Kroaziako Dubrovniken jokatutako nazioarteko txapelketan. Europa osoko taldeek parte hartu zuten lehiaketan eibartarraken euskal konbinatuak hiru partidu irabazi zituen, bat berdindu eta beste bat galdu. Molinak, bere aldetik, lau gol sartu zituen.

Dubrovniken izan ziren, baita, Jokin Laskurain, Telmo Malaga eta Euken Kortabarria ere. Mutilen konbinatuak hiru partidu irabazi zituen eta bi galdu, 17. postuan amaitzeko.