Urbat waterpoloko alebin mistoen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du

Urbat waterpoloko alebin mistoen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du
2022/06/27 09:41
eta kitto!
Azken zapatuan Altzan jokatutako Gipuzkoako Kopa erraz irabazi zuen Urbat waterpoloko alebin mistoen taldeak. Partidu guztiak irabazi zituzten eibartarrek eta, azken hilabeteetan erakutsitako hobekuntza nabarmenaren bidetik, erraz jantzi zuten txapela.

Bestalde, infantil mailako talde mistoak Malagan jokatutako Espainiako txapelketan hartu du parte, bi partidu irabazi eta hirutan galtzaile izateko. Teneriferi eta Mallorcari irabazi bazien ere, Urbatek Ciudad de Rivas, Barceloneta eta Zatagozako Heliosekin galdu zuen, azkenean 21. postuan sailkatzeko.

Azkenik, Jon Treviño Urbateko jokalariak laugarren postuan amaitu zuen Euskal Herriko selekzioarekin Txekiar Errepublikan jokatutako torneoan, Europako hainbat selekzio absolutu eta Estatu Batuetako ordezkari batekin lehiatu ondoren.