Urbat waterpoloko lehen taldeak Lautada hartuko du gaur 21:45ean Orbeako igerilekuan

Urbat waterpoloko lehen taldeak Lautada hartuko du gaur 21:45ean Orbeako igerilekuan
2021/11/26 eta kitto!
Urbat Urkotronik-eko gizonezkoen lehen taldea denboraldiko bigarren garaipenaren bila irtengo da gaur Orbean, sailkapenaren erdialdetik goiko postuetara jauzi egiteko asmoz. Euskal Herriko Ligan orain arte jokatutako lau partiduetan, eibartarrek bi berdindu dituzte eta bana irabazi eta galdu. Aurreko asteburuan izan zen porrot bakar hori, Larrainarekin 8-6 galduta.

Urbateko emakumezkoen taldeak garaipen bikaina eskuratu zuen azken partiduan, Santoñari 9-8 gailenduta. Esanahi handia izan zuen garaipen zail horretan taldeak kolektibo gisa emandako mailak eta Miren Urizarrek egindako prestazioa.

Gizonezkoen bigarren taldea, bestalde, behetik gora dator, gero eta indartsuago, eta, Portugaleteko Nauticaren bigarren taldeari 10-6 irabazita, jokatutako lau partidutik hirutan irten da garaile.

Urbat Urkotronik-eko beteranoen taldeak, Masterrak, ondo irabazi zion Logroñori (14-4) eta, bide batez, oraindik ere tarte bikainak erakusteko gauza direla erakutsi zuten.
Azkenik, eta harrobiari begira, kadete eta infantil mailetako taldeek erraz irabazi zituzten azken jardunaldian jokatutako neurketak, alebinek eta benjaminek entrenamendua egiten zuten bitartean Zornotzako waterpolo eskolakoekin.