Urbatek Euskal Herriko ligaren finala jokatuko du gaur Orbean

Urbatek Euskal Herriko ligaren finala jokatuko du gaur Orbean
2019/05/24 eta kitto!
Leioan azken unean ihes egin zien eibartarrei joaneko partiduak, amaieran 13-11 galtzeko Askartza Claretekin. Gaur itzulerakoa jokatuko dute Orbeako igerilekuan, 21:45ean hasiko den neurketan. Euskal Herriko Ligako finala denez, aukera bikaina izango dute zaletuek taldea animatzeko. Emakumezkoen taldeak aurkari bera du Euskal Herriko ligaren 3. eta 4. postuak erabakitzeko borrokan, eta aurreko asteburuan 8-4 gainditu zituzten bizkaitarrak Orbean. Oraingoan Leioan ere ahal eginduko dira gehiago izan eta 3. postua bereganatzen.