Urbatek waterpoloko Euskal Herriko Kopa irabazi du bosgarren aldiz

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbatek waterpoloko Euskal Herriko Kopa irabazi du bosgarren aldiz
ETA KITTO 2020, Abe 21

Urbat-Urkotronik waterpolo klubeko senior mailako gizonezkoen taldeak 10-9 irabazi zion Getxori Euskal Herriko Kopako finalaren partiduan. Neurketa Orbea kiroldegian jokatu zen eta, emaitzak erakusten duen moduan, eibartarrek zaila izan zuten partidua eurenganatzea, azken laurdenari markagailuan atzetik zirela ekin baitzioten (6-7). Tarte horretan Jon TreviƱo, Ekhi Sologaistua, Koldo Ortega eta Mikel Basterrikak sartutako lau golek eta Izei Sologaistuaren azken segundoko geldialdiak bosgarren titulua eman zion Eibarko taldeari.
Senior mailako emakumezkoen taldeak ere maila bikaina eman zuen Euskal Herriko Kopako finaletan. Egun berean bi partiduri egin behar izan zion taldeak eta, goizez Askartza Claret-ekin Leioan 10-9 galdu ondoren, arratsaldean garaipen handia lortu zuen Irunen Bidasoa XXI taldearen aurrean (6-9). Emaitza horien ondoren, eibartarrak Kopako azpitxapeldun izan dira, Askartza txapeldunaren atzetik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »