Urbateko gizonezkoak eta emakumezkoak EH Ligako txapeldun eta azpitxapeldun, hurrenez hurren

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbateko gizonezkoak eta emakumezkoak EH Ligako txapeldun eta azpitxapeldun, hurrenez hurren
ETA KITTO 2020, Mai 18

Euskal Herriko waterpolo liga bertan behera lagatzeko erabakia hartu du COLEHek eta, ondorioz, Urbateko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek emaitza zoragarriak lortu dituzte.

Gizonezkoek, alarma egoera ezarri aurretik sailkapenaren lehen postuan zeudenez, liga irabazi dute; eta emakumeak, sailkapenaren bigarren postuan zeudenez Bidasoa XXIen atzetik, ligako azpitxapeldunak izan dira.

Gauzak horrela, Euskadiko Igeriketa Federazioak adierazi duenez, “ordena horren arabera, lehentasuna izango dute emakumezkoen lehen mailako nazionalaren eta gizonezkoen bigarren mailako nazionalaren kategorietan sartzeko txapelketetako plazetan sartzeko, halakorik balego, edo RFENek erabakitako igoera-formatuan sartzeko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »