Urbateko infantil mixto taldea Malagan jokatuko den Espainiako txapelketan izango da

Urbateko infantil mixto taldea Malagan jokatuko den Espainiako txapelketan izango da
2022/06/20 eta kitto!
Urbat-Urkotronik gure herriko waterpolo taldeak hogeigarren aldiz hartuko du parte Espainiako txapelketa batean, infantil maila horretakoen kasuan laugarren hitzordua izango bada ere. Aurretik Bartzelonan izan zen 2014an (13. postua eskuratuz 16 taldeen artean), Castellon 2015ean (hor zortzigarren sailkatu zen 20ren artean) eta Elxen 2018an (21. postuan amaitu zuen 24 talderen artean).

Bestalde, waterpolo denboraldia amaituta, gure herriko taldeek postu bikainak eskuratu dituzte oraingoan ere, euretako bost azpitxapeldun izateraino. Gizonezkoen mailako Euskal Herriko Liga Nagusian, B Ligan eta Master Ligan bigarren izateaz gain, Urbatek postu bera lortu zuen Euskal Herriko kadete mixto mailakoan eta Gipuzkoa/Araba/Nafarroako alebin mixtoan. Eta beste bi taldeek laugarren postuetan amaitu zuten: emakumezkoen mailako Euskal Herriko Liga Nagusian (13 talderen artean) eta infantil mixto mailakoan (20 talderen artean). Denboraldi arrakastatsua, beraz, amaitu berri den hau ere.