Urbateko Master taldeak bigarren postuan amaitu du denboraldia

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbateko Master taldeak bigarren postuan amaitu du denboraldia
ETA KITTO 2022, Mai 05

Tilulua eskuratzeko aukera eman ahal zion partidua Lautadaren aurka 12-9 galdu eta gero, Urbateko Master taldeak bigarren postuan amaitu du denboraldia. Senior mailako gizonezkoen taldeak, bestalde, Euskal Herriko Ligaren finalerdia eta 2. Mailara igotzeko fasea dihardu jokatzen aldi berean. Aipatutako finalerdian Getxorekin 11-8 galdu eta gero, eibartarrak gauza izan ziren itzulerakoan 11-9 irabazteko Orbean, eta orain zain izango dute hirugarren partidua, erabakigarria izango dena, Getxon.

Igoera faseari dagokionez, hilaren 14an Murtziaren aurka jokatuko dute Leioan eta handik astebetera, maiatzaren 21ean, Balearesen kontra Palman. Emakumezkoen senior taldeak, azkenik, amore eman behar izan zuen Euskal Herriko Ligaren finalerdietan Askartzaren aurrean eta orain hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak ditu zain.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »