Urbiak waterpolo taldeak 11na berdindu zuen Santoñarekin jokatutako partidua

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urbiak waterpolo taldeak 11na berdindu zuen Santoñarekin jokatutako partidua
ETA KITTO 2023, Urr 30

Urbateko emakumezkoen taldeak eta Irungo Urgarak, bien artean osatutako Urbiak taldeak, 11 berdindu zuen Santoñarekin asteburuan jokatutako partiduan. Eibarko taldea kantabriarra baino indartsuagoa zela erakutsi zuen partiduan zehar, baina egindako akats txikiek berdinketarekin konformatu behar izatera eraman zuen. Ez hori bakarrik, denbora erregularra amaitu ondoren, penaltietan 14-16 galdu zutelako eibartarrek. Ione Urizarrek lan bikaina egin zuen atezainaren postuan.

Bestalde, Urbat B gizonezkoen bigarren taldeak erraz galdu zuen Askartza B-rekin (2-18), ligako hirugarren jardunaldian. Teknikariek diotenez, “kontzentrazio-hutsuneak eta aurkariaren pressing-ari aurre egiten ez asmatzea” eraman zuten taldea hain argi galtzera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »