Urki FT-ko talde guztiek, bat kenduta, denboraldia amaitu dute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urki FT-ko talde guztiek, bat kenduta, denboraldia amaitu dute
ETA KITTO 2023, Mai 23

Kopa lehiaketan diharduen eta hurrengo kanporaketarako sailkatu den Urki FT-ko kadete taldea kenduta, beste guztiek euren denboraldiak amaitu dituzte. Azken jardunaldian Erregional Gorengoen Mailan jokatzen duen talde nagusiak 4-0 irabazi zion Bergarari, Madariaga, Anar, Onatz eta Gabilondoren golekin. Jubenil mailako talde biek galdu egin zituzten euren partiduak: Ohorezkoak 5-0 Zarautzen eta Gorengo mailakoak 1-2 Unben Segurarekin. Kadete mailako beste taldeak, Ohorezkoak, 4-1 galdu zuen Aizkorriren kantxan. Eta infantil mailako taldeak, azkenik, 2-0 galdu zuen Eibarren.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »