Urki FT-ko talde guztiek denboraldia agurtu zuten Ipur sagardotegian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urki FT-ko talde guztiek denboraldia agurtu zuten Ipur sagardotegian
ETA KITTO 2023, Eka 13

Aurreko barixakuan egin zioten agur denboraldiari Urki futbol taldekoek, ohikoa denez, Ipur sagardotegian egindako afariarekin. Aukera aprobetxatuz, gainera, sariak banatu zizkieten talde bakoitzeko goleatzaile nagusienari eta jokalari erregularrenari, hurrenez hurren: alebinetan, Unai Mendez eta Marcos Blanco; txiki mailan, Osoitz Errasti eta Peru Baskaran; infantiletan, Danel Garrido eta Koldo Baglieto; kadeteetan, Danel Perez eta Alex Araujo; ohorezko kadeteetan, Amr Bensslaiman eta Markel Arizmendi; jubeniletan, Jon Osa eta Asier Arrieta; ohorezko jubeniletan, Markel Arosa eta Pello Osoro; eta Gorengoenean, Aner Zubizarreta eta Josu Mora.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »