Urkiko lehen taldeak Beasain liderrari irabazi zion Unben

Urkiko lehen taldeak Beasain liderrari irabazi zion Unben
2023/05/09 eta kitto!
Probintziako Gorengoen mailan jokatzen duen Urkik 2-1 irabazi zion Beasain B multzoko liderrari Unben jokatutako partiduan eta sailkapeneko bosgarren postuari eusten dio, denboraldi bikaina eginez. Hori bai, azken asteburua ez zen izan harrobiko taldeen onena, kasualitatez aspalditik gertatzen ez zena gauzatu zelako: guzti-guztiek galtzea. Horrela, jubeniletan Ohorezko Mailako taldeak 5-1 galdu zuen Lagun Onak-ekin eta Gorengokoak 0-3 Amaikak Batekin; kadeteetan, Ohorezkoak 6-0 galdu zuen Zumaiakorekin eta bigarren taldeak 0-2 Zumaiakorekin ere; infantiletan, Txiki mailakoak 6-1 galdu zuen Zarautzen eta besteak 1-5 Antzuolaren aurka; azkenik, alebinetako taldeak 6-3 galdu zuen Idiazabalen. Beraz, talde nagusiak irabazitako partidu handiarekin batera etorri zen harrobikoen denboraldiko astebururik kaxkarrena.