Urrea eta brontzeak Kalamua taldeko judokentzat I. Anaitasuna Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urrea eta brontzeak Kalamua taldeko judokentzat I. Anaitasuna Txapelketan
ETA KITTO 2023, Aza 21

Anaitasuna Judo Klubak antolatutako infantil eta kadete mailetako txapelketaren lehenengoko edizioan, Kalamua gure herriko judo klubak lau ordezkari eraman zituen, eta jasotako uzta ez zen nolanahikoa izan. Horrela, 38 kilotik beherako mailan Aner Gonzalezek urrezkoa irabazi zuen 38 kilotik beherakoen mailan, eta June Valladaresek (63 kilotik behera) eta Sara Azpiazuk (57 kilorainoko mailan) brontzezkoa bereganatu zuten. Andoni Urrak dominik ez bazuen lortu ere, maila eman zuen judo egun handiaz gozatu zuten zapatuko ekitaldian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »